We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Kasik - nora?

by kasik

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
Urteak pasa eta berdinean nor da ihesi doana? urte galduak dira azkenean biribil batean baina ni naiz ziklo hontan besterik ezean ihesi doana baina zalantza bat dut oraingo honetan Sentitzen dena esatean nor da ihesi doana? hitzak gainezka egitean biribil batean baina ni naiz ziklo hontan besterik ezean ihesi doana baina zalantza bat dut oraingo honetan galdetzean, jakitean, jabetzean Ertzetan, biribil ertzetan nabil irteera bila hitzetan, ezin esan hitzetan jakin, hau ez da sentipen hila!
2.
Errealitatea 03:08
Ausartu, kendu, lortu, lehertu oinatzak agertzen dira agindu, zanpatu, altxatu, irauli zapaldu gabeko lurretan Ezin ukatu errealitatea, etsi baino lehenago fikzioa baino ozenago, formak nik ematen ditut Estutu, laztandu, ukitu, txikitu buztin zati handi bat mugitu, okertu, maitatu, amestu artista baten eskuetan Ezin ukatu errealitatea, etsi baino lehenago fikzioa baino ozenago, formak nik ematen ditut
3.
Nora? 04:09
Aurrean duzun guztiak hortara behartzen zaitu hesi bat pasa eta beste bat handiagoa aurkitzen duzu Dituzun bide guztiak zu ordea, bakarrak tentatzen zaitu zergatik hori eta ez beste bat markatutako bidea jarraituz jai duzu! Inertzia apurtuz molde zaharrak baztertuz bide berriak sortuz Nora? Nora? Zaharkitutako eskemekin Nora? Nora? Ezarritako arauekin Nora? Nora? Inertzia apurtuz molde zaharrak baztertuz bide berriak sortuz noraeza ukatuz!
4.
Itzaltzen 02:53
Gezurrak, irainak, krisia gainditu ditu mugak handikeriak murrizketak, iruzurrak, ziriak irakurri nahi ez diren berriak malkotan ditu herriak, begiak abian da bidegabekeriaren aro berri edo ez horren berria nork mugituko ditu orain hariak? Zer ikusi hura ikasi baina ondo begiratu ezean ezer ezin ikusi ikuspuntu kontua, sentipen faltsua ez dut ulertzen mezua neurea ez da nirea eta ez da gauza bera ilunpean gelditzea edo argia neuk itzaltzea Ez dago ikusi nahi ez duena baino itsu handiagorik ez da munduaren jaberik munduak jango ez duenik heuren nahia gizartea itzaltzea
5.
Gosea egarri 04:34
Porlanezko oihana proiektatzean luxuzko baratzak, metalezko ontzietan giza erregaia sistemaren zainetan patua aldagaitza da, askoren ustetan. Hala omen gara, azken eslaboia espezietan gorena, makina perfektua dena molda dezakegu, teoria badakigu jakintzaz dena irentsi dezakegu! Gosea egarri, dirua mugarri. Hiru mundutan aurrena ezagutu dugu bigarrena non den ordea, ez dakigu hirugarrena bai, aurrean daukagu patuaren aitzakian guk elikatzen dugu jakinaren gainean, beharren menpean erosotasunpean, informazioaren mendean zuen aurrean, lotsaz diot, neure artean hiru haur hil dira, hau kanta bitartean
6.
Amaitu da, amaigabea zirudiena nahi edo ez, aurkako norabidean zuria eta beltza bilakatu gara ezinezko amodio istorio batean Ez ditut ahaztuko, ez baztertuko elkarrekin sortutako oroitzapenak baina auto zuri honetan banoa eta ez zara izango nire alboan Iritsiko da, berriro koloreak sortzeko momentua itzuliko da, ezinezkoa izatera iritsi dena idatziko da, elkarrekin hasi genuen istorioa amaituko da, amaigabea dirudiena Gaur zutaz oroitzea zaila zait bizi osoa daramagu elkarren zain baina nire ahaleginetatik gain zure itzala ahazten dut maiz horren beldurrez idatzi nuen zure izena logela ilun honetako paretan, ez zen lehena izango ote da azkena, ikusiko dudan eguna zurekin berriro elkartzeko ene askatasuna Iritsiko da, berriro koloreak sortzeko momentua itzuliko da, ezinezkoa izatera iritsi dena idatziko da, elkarrekin hasi genuen istorioa amaituko da, amaigabea dirudiena
7.
Zer esanen beldur, mamuen mende egiten ausartzen ez zaren oro hor gelditzen da, mamuentzat horrela bizitzea ez dago egina zuretzat! Zarena zarela, hor gelditzen da izan nahi duzunaren testigu fidel galdera bat egitera ausartuko naiz nahiz eta zuk ulertu ez Hamaika bider erratu zara hamabigarrenik egongo al da? sinesten ez duzun horretan sinesten hasia al zara ala? Zer gara gu orekarik gabe itsasoa bezala kostarik gabe kostatu ezean balorerik gabe balorerik ezean aldaketa gabe! Kale edo bale!
8.
Bapatean, ezkutuan zure barnean jaiotzen diren azalaren barrunbean lokartuak esnatu zirenean oihurik bortitzenak isiltasunean Ezinbestean nahi gabe erantzutean oldartzean nahiz apaltzen garenean soilik entzunak egia direnean soilik entzunak apurtu duen babespean Bada ordua dena zalantzan jartzeko besterik ezean ulertzen duguna besterik gabe dena alderantziz ulertzeko piztear den suak erretzen dituelako
9.
Nola esan 03:45
Eskailera hauetan aurrera ez gora eta ez behera pausoak ondo neurtuko ditut nire itzalari jarraika usaimenak gidatuko nau balio gabeko trasteak baztertzen kaxak ireki, apalak miatu ezusteak nire ganbaran! Nire pentsamenduetan aurrera eta ezin iritsi inora pausoak ondo neurtuko ditut azaldu nahi dudanari jarraika nire senak gidatuko nau balio gabeko ideiak baztertzen oroitzapenen apalak miatu ezusteak nire ganbaran! Orri txuridun hiztegia! Oztopo dira nire begiak ikusi ezin dutenak, buruko ganbaran barrena Izan dadin esana, uste dudanaren haina! Izan dadin esana, zuk entzutea behar duzuna! Izan dadin esana, uste dudanaren haina! Azkenean izan da esana! Dudana heldu da zugana.
10.
Fikzio 05:06
Beroak izerdi tantaka zulatzen zuen lehen basoa atzoko egun batez nola esan? eta orain soilik ditugu memoriaren bazterrak maite Zer kontatzen digun, artifizio hutsa da zer da honentzat kohesio? kilometrotan zehar istorio baten inperioa non du honek hesia? etxe atarian hasia baina ikusezina omen fikzioa artifizio hutsa guztia Eta gaur aldiz, makina orgasmo forman lehertu da lurra haragia bezala ireki du, tolestu, haustu Gero ohera sartu, lo hartu loa bada sosegu, deskonexio zantzu bat eta ez gaitzala harrapa, berriz egun argiak ez bada paisaia gazteen besoetan aurkitzen garela guztiak

credits

released March 23, 2013

license

tags

about

kasik Basque Country, Spain

contact / help

Contact kasik

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like kasik, you may also like: